top of page

“Oro har ibilbide motzeko eta malda handiko ibaibideak dira, haran estuetan barrena igarotzen direnak, gure paisajearen erabateko erabakitzaile direnak eta gure lurraldearen funtzionaltasuna eta antolamendua baldintzatzen dutenak. Kantaurialdeko Euskal Herrian ibai eta haran kontzeptuak funtsezko balioak dira gure habitat espaziala definitzeko eta hierarkizatzeko eta elementu erabakitzaile dira komunikazioen sistemen konfigurazioari eta azpiegitura-sareen antolamenduari dagokienean.” - Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala, 3.Atala: Ertzek duten egoera.

​

Ibaia, izate natural bezela ulertuta, hiriko paisaian integratzea eta hiri-sarearekin uztarzea bilatuko du Hiri-Proiektuak. Esaldi batean ibaia hirian integratzea. Ibai-ardatza oinezkoentzako eta bizikletentzako diseinatuko da, hiriak jada finkaturik dituen ibai ondoko plaza eta espazio libreak barne hartuz eta paisai berriaren barruan integratuz. Hiri-Proiektuaren beste ezaugarrietako bat izango da, ardatzari espazio berriak eskeiniz. Ibaia ardatz bihurtuko den kontestu honetan, horma bidezko ertzen zurruntasunarekin apurtzea izango da proiektuaren diseinu tresna nagusia. Modu honetan hiri kota bajuago eta inundagarriak sortuko dira, ekipamendu berezietarako espazio libre berriak sortuz. Ertz diseinu berriek hiria eta uraren harreman zuzen bat bilatuko dute. Laburbilduz, Hiri-Proiektuaren helburuak hiru puntu nagusi ditu: Gaur egun eredu den horma bidezko ubiderapen edo ertz mota eraldatzea, hiritarra ibaiaren ur laminara gerturatuko duen hiri-kota berriak sortu eta prozesu honetan lortzen diren eremu berrietan hiri-ibai ardatza indartuko duten ekipamenduetarako espazioak sortzea.

​

Hiri-Proiektuaren irizpidea jarraituz, ibai-kotako zelaiak sortuko dira, 

AMABI ROTULO 2021 WEB.jpg

© 2020 AMABI arquitectura & ilustración

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Google+ Social Icon
bottom of page