titulo AMABI VECTOR.jpg
  • estudio amabi

Tlf: 688 72 90 88 / e-mail: estudioamabi@gmail.com

PROIEKTUAK ZEROTIK

 

“Zerbaitekin hasten”

 

Hasten den proiektu berri ororekin ilusio eta lan egiteko gogoak daude, baita zalantza eta beldurrak ere. Proiektu berriaren arrakasta lortzeko laguntza tekniko eta hurbileko bat ezinbestekoa da, honen atal eta prozesu bakoitzean. AMABI-n lanok aurrera eramateko ezagutzan eta determinazioan oinarritzen gara. 

Epe labur edota luzerako beharrak aurreikustea ere garrantzitsua da, proiektua posibilitate honen inguruan garatzen dugu. Ingurumenarekiko egokitzapena, forma, materiala, espazioen antolamendua eta hauetako bakoitzaren funtzionaltasuna dira kontuan izan beharreko beste zenbait puntu. Erosotasuna eta diru aurrezpena lortzeko, materialen efizientzia eta eraikuntza sistemak egokiak aukeratzen dira, horrenbestez, produktu egoki eta malgua lortuz.

ERABERRITZEAK ETA BIRGAIKETAK

“Aro berri bat hasi da”

 

Aldaketak iristen dira eta espazioen eraberritzeak burutu beharra daude, bai etxebizitza zein lokal komertzialetan. Paretaren bat bota dezakedan, egitura edota instalaziorik ukituko ote ditudan, sukalde edo bainugelen ubikazio berri eta hobeagoren bat badagoen, akabera material eta koloreak aurreikusten jakin, espazio interesgarri eta flexibleak lortzeko. Aholkularitza guztia azken erabiltzailaren zerbitzura.

 

Xehetasunak memorian idatziz utzi ondoren konfiantzazko gremioekin kontaktatzen da obrari ekiteko. AMABI-ren lana orduan obra zuzendaritzan datza, zeinak azken emaitza proiektuan azaldu den diseinu arkitektonikoa izango dela ziurtatuko duen, lan osoari bermea emanez.

Egin zure lehenengo kontsulta

© 2020 AMABI arquitectura & ilustración

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Google+ Social Icon